Milaka arabarrek hartu zuten parte Gure Esku Dagoren giza katean

Orotara, 175.000 pertsonek lotu zituzten Donostia, Bilbo eta Gasteiz erabakitze eskubidearen alde

175.000 pertsona hartu zuten parte Gure Esku Dagok antolatutako giza katean Hego Euskal Herrian, antolatzaileen zenbaketaren arabera. Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotu zituen kateak erabakitze eskubidearen alde. Araban ere milaka lagun bete zituzten lurraldetik igarotzen ziren kilometroak giro ezinhobean.

“Bizikidetzaren, burujabetzaren eta erabakiaren aro berria; milaka arrazoi ditugu gure etorkizunaz hitza hartu eta erabakitzeko. Demokraziaren, oinarrizko eskubideen eta eskubide zibil eta politikoen defentsan ere eman diogu eskua elkarri”, agertu zuen Angel Oiarbidek, Gure Esku Dagoren bozeramaileak, Gasteizko Legebiltzarraren aurrean.”Erakutsi dugu gero eta gehiago garela herri burujabe bat nahi dugun herritar ahaldunduak. Gaur irribarrea eta ilusioa eskuz esku barreiatu ditugu, lau haizetara”, gehitu zuen., “ziklo berri” bati hasiera emanez.

“Ez gara soilik mobilizatu erabakitzeko eskubidearen alde. Demokraziaren, oinarrizko eskubideen eta eskubide zibil eta politikoen defentsan ere eman diogu eskua elkarri. Eta amesten dugun etorkizunari begira jarri gara, gaurtik bertatik eraikitzeko”, azaldu zuten giza katearen amaierako adierazpenean. Erabakitzeko eskubidearen aldeko arrazoiak Eusko Legebiltzarrera eraman ostean, Nafarroako Parlamentura helarazteko helburua dutela eman zuten ezagutzera baita.

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Conoce cómo se procesan los datos de tus comentarios.