Merkataritza eta euskararen astea Gasteizen

Euskara hiriko kaleetan bultzatzea du helburu “Gasteizen bai merkataritzari, ostalaritzari, euskarari” kanpainak

Otsailaren 4tik 12ra bitartean, “Gasteizen bai merkataritzari, ostalaritzari, euskarari” kanpaina gauzatzen ari da hirian. Helburu nagusia du “euskararen erabilera eta presentzia bultzatzea gure kaleetan egunez egun, funtsezko sektore horretan zentratuz, merkataritza eta ostalaritzarenean. Negozio horietako profesionalak herritar guztiengana iristen dira beren jarduerarekin, eta pisu espezifiko handia dute hizkuntza-paisaian”, Iñaki Prusilla euskara-zinegotziak azaldu duenez.

“Zerbitzu ona eskaintzea eta bezeroa ongi tratatzea funtsezko kontuak dira horrelako establezimenduetan, eta, horregatik, zerbitzu hobea emateko gehigarri bat da euskara haientzat”, nabarmendu du, bere aldetik, Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak.

Sektore horretan euskararen alde urratsak emateko lan egin duten, egiten duten eta egingo duten profesionalak goresteko ere baliatu nahi da kanpaina. Leloa mezu positibo bat da, ‘Gasteizen Bai merkataritzari, ostalaritzari, euskarari’.  Udalak programa zabal bat diseinatu du, zeinek hainbat ekitaldi biltzen baititu, hala nola argazki erraldoia, Kike Amonarrizen hitzaldi bat, kaleko antzerkia, parte hartzen duten establezimenduen goresmena, ipuin-kontalariak, eta grafitiak diseinatzeko jardunaldi bat.

Gainera, lehiaketa bat jarri da abian, Instagramen bitartez, 50 euroko hainbat bono emateko saritan. Nahikoa da argazki bat egitea, ‘Bai’ keinua egiten, kanpainaren leloarekin, eta instagramera igotzea, #gasteizenbai etiketa jarrita.

OTROS ARTICULOS

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *