‘Mende bat Mairulegorretan esploratzen’ hitzaldia

Gorbeia Gasteizen ekimenaren barnean, Jesús María López de Ipiña espeleologoak “Mende bat Mairulegorretan esploratzen” hitzaldia eskainiko du gaur 19:30etan. Gorbeia Gasteizen ekimenak Arabako lurraldearen eta Gorbeia mendiaren arteko harremana jorratzea du helburu. Horretarako, erakusketa bat eta hainbat hitzaldi antolatu dira otsailaren 29ra arte.

Lekua: Araba Aretoa (Bakea, 5, 1. solairua, Dendaraban)

Hitzaldiak, 19:30etan:

21/01/2016 ‘Mende bat Mairulegorretan esploratzen’, Jesús María López de Ipiña (espeleologoa)

28/01/2016  ‘Manuel Iradier txangolaria eta Gorbeiarekin duen ezkontza’ Iñaki García Uribe (mendigoizalea). Eneko Pou eskalatzaile gasteiztarrak aurkeztuko du.

04/02/2016  ‘Gorbeia; mitoak eta euskara’ Juan Manuel Etxebarria (etnolinguista)

11/02/2016  ‘Gorbeiako basoei kantuz’ Patxi Villamor (kantautorea)

OTROS ARTICULOS