Martxoaren 30ean helduko da 20. Korrika Gasteizera

Orotara, Arabako 17 herritatik igaroko da, koadrila guztietatik, Arabako Errioxatik izan ezik

Martxoaren 30ean hasiko da 20. Korrika, “BatZuk” lemapean, Otxandion. Egun horretan bertan helduko da Gasteizera, arratsaldeko 19:00ak aldera eta Langraiz Okarako bidea hartuko du ondoren. Orotara, Arabako 17 herritatik igaroko da, lurraldeko koadrila guztietatik alegia, Arabako Errioxatik izan ezik.

Legutio, Gasteiz eta Langraiz Oka bisitatu ondoren (martxoak 30), hurrengo egunean, ostiralean, Argantzun, Bernedo eta Kanpezutik pasako da. Ondoren, apirilaren 7an, ostiralean, berriz sartuko da Korrika Araban, Gorbeialdetik, Gopegi, Murgia, Izarra, Amurrio, Arespaditza eta Laudio zeharkatuz. Azkenik, hilaren 8an, larunbatean, Ozaeta, Dulantzi, Agurain eta Araiatik igaroko da euskararen aldeko herri-lasterketa erraldoia.

Korrikaren 20. edizio hau Otxandiotik Iruñera igaroko da, apirilaren 9an amaituz lekukoaren ibilbidea. Kilometroak urtarrilaren 23an jarriko dira salgai eta, interesdunak, Arabako bulegoarekin jarri behar dira kontaktuan (946 464 000 edo araba@korrika.eus helbidera idatziz).

OTROS ARTICULOS

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *