Featured Video Play Icon

Martxoak 8aren inguruko ekimenak

Mugimendu feministak eta instituzioek hainbat ekintza desberdin antolatu dituzte Emakumeen Egunaren harira

Asteazkenean Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da eta, horren harira, mugimendu feministak eta instituzioek hainbat ekimen desberdin antolatu dituzte.

Gasteizen, Errekaleor auzoan “Gazte feministon astea” ospatuko dute. Tailerrak, zine foruma, bazkari zein afariak eta jaialdiak izago dira auzoan, soilik emakume, bollera eta transentzat.

Martxoak 8an manifestazioa antolatu du mugimendu feministak Euskal Herriko txoko desberdinetan. Gasteizen San Anton plazatik abiatuko da asteazkenean arratsaldeko 20:00etan “Contra la barbarie heteropatriarcal, feminismoa zorroztu” lemapean.

Gasteizko udalak, bestalde, hainbat jarduera antolatu ditu hilabete osoan zehar elkarte feminista eta emakumeen elkarte desberdinekin elkarlanean. “Arabako emakumeak lanean” argazki erakusketa, zine forumak, hitzaldiak zein antzerki emanaldiak izango dira hilabetean zehar hirian Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko.

OTROS ARTICULOS

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *