Martxoak 3aren aurkako kereila artxibatua izana salatzeko kontzentrazioa antolatu dute

Frankismoaren Krimenen aurkako Euskal Plataformak zabaldu du martxoak 2an kontzentratzeko deialdia

Gasteizko epaitegiek Martxoak 3ko sarraskiaren aurkako kereila artxibatu izana salatu du Frankismoaren Krimenen aurkako Euskal Plataformak eta mobilizazioak igarri ditu erabakiaren aurka. Kontzentrazio batera deitu dute martxoaren 2an, gertakarien urteurrenaren bezperan, epaitegien aurrean goizeko 12:00etan.

Duela pare bat aste, 3. Instrukzio Auzitegiak Batzar Nagusiek eta Arabako Foru Aldundiak aurkeztutako kereila artxibatu zuen gertakariak preskribatu zirela defendatuz.

Bi instituzioek eta Gasteizko Udalak 1976ko martxoaren 3an Zaramaga auzoan gertatutako 5 langileren hilketa argitzeko kereilak aurkeztu zituzten urrian epaitegietan.

OTROS ARTICULOS

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *