Featured Video Play Icon

Martxoak 3aren 42. urtemugak hiru ardatz izango ditu

Justizia eta errekonozimendu eskaerek, herri mugimenduek eta emakumeek gidatuko dituzte erreibindikazioak

Martxoak 3 Elkarteak 1976ko sarraskiaren 42. urtemuga hiru ardatzen inguruan egongo dela antolatuta azaldu dute. Justizia eta errekonozimendu eskaerek, herri mugimenduek eta emakumeek gidatuko dituzte aurtengo erreibindikazioak.

Elkarteak, 42 urte ondoren, oraindik errekonozimendu eta justizia bila dabiltzala salatu du. “Errekonozimendu izpirik ez da egon estatutik eta jasotzen ditugun erantzun eta mespretxuak geroz eta amorragarriagoak dira”, kritikatu dute. Horren adibidetzat Auzitegi Konstituzionalaren azken erabakia azaldu dute. “Kasuak garrantzi konstituzional nahikorik ez duelagatik ez dute onartu”, azaldu dute.

Aldi berean, Gasteizen kokatuko den Terrorismoaren Biktimen Museoaren izaera “baztertzailea” salatu dute. “Eskubideen urraketa berdinentzat tratamendu berdina adierazten duen Giza Eskubideen inguruko legediaren aurka” doala agertu dute eta euskal instituzioei patronatutik kanpo geratzea eskatu diete.

Emakumeak eta herri mugimenduak

Urtemugarekin batera, herri mugimenduen eta, zehazki, emakumeen papera nabarmentzeko apustua egin dute. “Herri mugimenduak Martxoak 3ko sarraskiarekiko izan duen elkartasunak instituzioak mugiarazi ditu eta emakumerik gabe 1976ko mobilizazioak ez ziren posible izango”, adierazi dute. “Euren papera eta balioa aitortzeko momentua dela uste dugu eta aitortza hori berandu datorrela badakigu”, azaldu dute.

Mobilizazio desberdinak

Larunbateko mobilizazioak hiru ardatz hauek islatuko dituela azaldu dute ere. Martxoak 3ko plazan ekitaldia izango da 18:30etan. Eragile sozialek eta sindikatuek adostatuko manifestuaren irakurketa egingo da, bai eta Martxoak 3ko Elkartearena. Manifestazioa 19:00etan hasiko da, hiru pankartekin, Andra Mari Zuriaren plazaraino. Lehen pankarta herri mugimenduen emakumeek eramango dute, bigarrena Martxoak 3ko Elkarteko kideek eta hirugarrena mugimendu feministak. Manifestazioa amaitzerakoan, mugimendu feministak hartuko du hitza.

Beste ekimen batzuk

Urtemugaren harira, martxoaren 1erako ekimen berezia antolatu du Martxoak 3ko Elkarteak. 1977an grabatutako dokumental baten emanaldia egingo da Aldabe Gizarte etxean 19:30etan, Carles Cabrelles egiletako batekin. ‘Volver a Vitoria, 3-3-76‘ lana Cabrelles eta Miguel Montesek egin zuten sarraskia eta urtebetera. “Denbora asko pasa da guk lan honen berri jakin gabe, baina orain gure memoriaren zati hau berreskuratuko dugu”, azaltzen dute elkartetik.

Bestalde, Euskal Zinemaren Astearen barnean, 1976ko gertakariak biltzen dituen pelikularen trailerra estrenaituko da martxoak 3an bertan Vital Fundazioaren Dendarabako aretoan 20:00etan, Victor Cabaco zuzendaria eta zenbait aktorerekin.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.