Martxoak 17ko grebaren ikasle mugimenduaren balorazioa

Ikasle Abertzaleak martxoak 17ko grebaren eta istiluen balorazioa egin du gaur prentsa aurreko baten bidez. Ikasleek “ikasleriaren edozein espresio geldiarazten ahalegindu diren instituzioak”, martxoak 17ko manifestazioaren ondoren “ikasleon aurka oldarki zuzendu ziren indar polizialak” eta gazteen “jarduna kriminalizatzeko asmoz komunikabideak instrumentalizatu nahi dituzten horiek” kondenatu dituzte. Ikasleen “aldarrikapenak ezkutatu eta desitsuratu” direla salatu dute baita eta “Euskal Askapenerako prozesuaren bidean apurtuz eraiki eta eraikiz apurtzearen aldeko apustua” berretsi dute.

Martxoak 17an ikasle greba orokor bat antolatu zen Euskal Herrian hezkuntza sistema eta honen erreformen (Bolonia, EU2015, 3+2, LOMCE) aurka eta euskal hezkuntza sistema bat aldarrikatzeko. Gasteizko manifestazioaren amaieran istiluak izan ziren gazte talde batzuen eta poliziaren artean.

OTROS ARTICULOS

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *