Homolesbotransfobiaren aurkako jardunaldiak

Maiatzaren 15etik 19ra ekimen desberdinak garatuko dituzte Homolesbotransfobiaren Aurkako Egunaren harira

Maiatzaren 17an Homolesbotransfobiaren Aurkako Eguna ospatzen da. Horren harira, Lumagorri eta Orbain Kultur Elkarteak jardunaldi batzuk antolatu dituzte maiatzaren 15etik 19ra ekimen desberdinekin.

Maiatzaren 15an zineforum batekin emango diete hasiera jardunaldiei, “Pinkwashing Exposed: Seattle Fights Back” filmarekin (20:00etan, Orbain Kultur Elkartea).

Asteazkenean, aniztasun sexualaren eta genero aniztasunaren aurkako erasoen inguruko txosten bat aurkeztuko dute (19:ooetan, Orbain) Transbollomarika sareak 2017an zehar jasotako datuekin. Oraindik ondorioak plazaratu ez badituzte ere, instituzioen eskuhartze handiago bat behar dela jaso du Hala Bedik.

Maiatzaren 17an, Homolesbotransfobiaren Aurkako Egunean, kontzentrazio bat egingo dute Andra Mari Zuriaren plazan 19:30etan.

Larunbatean, saio bikoitza izango da jardunaldiei amaiera emateko. Alde batetik, El Pilar Gizarte Etxean “Pinkwashing y Homonacionalismo” tailerra egingo dute goizeko 10:00etan. Tailerrean parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da eta info@lumagorri.org helbidera email bat bidaliz egin daiteke. Arratsaldean, 20:00etatik aurrera, La Bajas Pasiones taldearen kontzertua izango da Orbainen.

Spot baterako figuranteak

Bestalde, maiatzaren 10rako figuranteak behar dituzte spot bat grabatzeko 18:30etan Aldapa tabernaren aurrean.

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.