Literatur sariak 2017

Arabako Foru Aldundiak ireki du dagoeneko epea 2017 literatur sarietarako lanak aurkezteko

Arabako Foru Aldundiak ireki du jada epea 2017 literatur sarietarako lanak aurkezteko, urtero-urtero poesia, saiakera eta ipuinik onenak saritzen dituen lehiaketarako, alegia. Hala, bada, Ignacio Aldecoa, Ernestina de Champourcin eta Becerro de Bengoa sarien zerrenda luzean sartu nahi duten idazleek irailaren 4a arte daukate epea beren lanak aurkezteko.

Hiru lehiaketa horietan, sari bana izango da euskaraz eta gaztelaniaz aurkeztutako lanetarako, modalitate bakoitzean, eta hizkuntza batera edo bestera bakarrik ere aurkeztu ahal dira lanak; jatorrizko lanak izan beharko dira, argitaratu gabeak, eta lehenago saririk jaso gabeak inongo lehiaketa edo sariketatan. Ipuinak, beraz, 10 eta 25 folio artekoak izan beharko dira, moldiztegiko tipografiaz idatziak (arial letra tipoa, 12; edo antzekoa) Saria 6.000 eurokoa izango da, hizkuntza batean nahiz bestean.

 

OTROS ARTICULOS

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *