Datorren larunbateko pilota partidurako sarrerak agortuak

Olaizola II-Urrutikoetxea eta Mtz. Irujo-Rezusta aurrez aurre jarriko dituen partidurako sarrera guztiak agortu egin dira gaur goizean. Leihatilak ireki eta ordubetera saldu dira geratzen ziren azken sarrerak. Partida datorren larunbatean, hilak 30, Ogeta pilotalekuan izango da arratsaldeko 17:30etan.