Koldo Mitxelena eta Mendebaldea institutuko ikasleek planto egin diete errebalidei

Ikasle Abertzaleak, Ikasle Altxa eta Hezkuntza Plataformak elkarretaratzea antolatu dute ostegunerako Parlamentuan

Hezkuntza komunitateak, ikasle zein familiak LOMCE/Heziberriren aurkako mobilizazioekin aurrera jarraitzen dute. Azkena, DBHko 4. mailako errebalida azterketari planto egitea, Koldo Mitxelena eta Mendebaldeako ikasleek guar egin duten moduan. Zaramagako institutuko ikasleek hainbat gurasoren babesa jaso dute baita.

Ikastetxe hauetan ez ezik, azterketa hauek Gasteizko beste hainbat zentrotan egingo direla aurreratu zuen Gure Hezkuntza plataformak eta, Hala Bedik jaso duenez, DBHko 4. mailako ikasleak prest daude proben aurkako mobilizazioekin jarraitzeko.

Aurreko ostiralean, Altxa, Ikasle Abertzaleak eta  Hezkuntza plataformak agerraldi publikoa egin zuten LOMCE/Heziberriren aurka eta “gure hezkuntza eredu duin baten alde urratsak emateko konpromisoa” berrestu zuten, Lehen Hezkuntza eta DBHko zentro desberdinetan azterketei planto egingo zietela aurreratuz.

Azterketa hauek “LOMCeren araberako” probak direla salatu dute plataformatik, “gelditzen” ez badirenak “aurreratzean LOMCEko hasierako errebalidak izatera hel” daitezkeenak.

Mobilizazioekin jarraituz, elkarretaratzea antolatu dute ostegunerako, maiatzak 18, Eusko Legebiltzarraren aurrean eguerdiko 12:00etan.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *