Kataluniarekiko elkartasuna agertzeko mobilizazioak

Gasteizen, Andra Mari Zuriaren enparantzan antolatu dute kontzentrazioa 20:00etan

Katalunian emandako azken gertakarien aurrean, Kataluniarekiko elkartasuna eta erreferendumaren alde agertzeko mobilizazioak antolatu dituzte gaur arratsalderako“Kataluniarekin bat! Demokraziarekin bat!” lelopean.

Gasteizen, Andra Mari Zuriaren enparantzan izango da deialdia, arratsaldeko 20:00etan. Araba mailan, Amurrioko udaletxearen aurrean (19:00etan) eta Laudiokoaren aurrean (20:00etan) deitu dute mobilizatzera.

Gaur goizean, Guardia Zibilak Kataluniako gobernuko 14 pertsona, batzuk goi karguak, atxilotu ditu urriaren 1eko erreferendumaren ospakizuna ekiditeko. Aldi berean, gobernu katalanaren hainbat egoitza miakatu dituzte bozkaketarekin lotura duten frogen bila epaitegien aginduz.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *