“Kapitalismo arrosaren” aurkako Harrotasun eguna ospatuko dute ekainaren 28an

Lumagorrik jardunaldiak antolatu ditu zineforum eta tailer batekin ekainaren 27tik 30era

Ekainaren 28an Nazioarteko Sexu Askapenerako Eguna edo Harrotasunaren eguna ospatzen da. Gasteizen ere egun horren inguruan ekimen desberdinak izango dira. Ostegunean bertan manifestazioa egingo da 20:00etan Andra Mari Zuriaren enparantzatik “kapitalismo arrosaren” aurka. Aurtengo ekainaren 28an, “enpresa eta instituzioek interes komertzialekin bultzatzen duten ortzadarren moda borrokatu” nahi dute.

Horrez gain, Lumagorri taldeak jardunaldiak antolatu ditu Ekainak 28aren inguruan. Bezperan, 27an, zineforuma izango da Monstrenka aretoan 19:30etan eta larunbatean, ekainak 30, ligatzeko aplikazioei buruzko tailerra garatuko dute Aldabe Gizarte etxean.

Udalak ortzadarra margotuko du San Frantzisko aldapako zebra-bidean, eta Senda ibilbidean Kultura Etxetik gertu aldi baterako jarriko diren bi eserlekuetan, hiriko LGTBI+ kolektiboen eskaeren aldeko sostengua adieraztearren.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.