Udalak Kaleko Jolasak antolatu ditu hiriko auzo gazteenetan ekainaren 29 eta uztailaren 1a bitartean. Ekialdeko parkean, Salburuko gizarte etxetik hurbil; Ibaiondoko gizarte etxearen aurreko plazan (Landaberde, 31), eta Juan Gris kalean, Zabalganeko gizarte etxearen aurrean egingo dira 10:30etik 14:30era eta 16:30etik 21:30era.
Auzo bakoitzean gai bat landuko da: Salburuak, abentura; Ibaiondok, bidaiak, eta Zabalganak, Euskal Herria. Orobat, bi gauetan aire zabaleko zinema eskainiko da berriro. Aurten trena auzo batean ibiliko da egun bakoitzean. Gainera, talde dinamikak antolatuko dira sozializatzen den bitartean auzoaz gozatzeko, eta jendeak plazak eta auzoak jolasteko gunetzat har ditzan egoerak sortuko dira.
Bestetik, auzo bakoitzean puzgarri tematikoak eta musika jarriko dira, eta kultura urbanoari buruzko lantegi ibiltariak ere izango dira.