Kaldeartek XII. edizioa ospatuko du aurten

Bivouac konpainia frantziarrak emango dio hasiera Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldiari

KALDeARTE, Gasteizko Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldia, XII. ediziora iritsiko da ekainaren 9, 10 eta 11n. Erakustaldiak bere bereizgarriei eutsiko die: ezagutzeko moduko programazio egitura, Europa osoan arrakasta lortzen ari diren atzerriko produkzioen eta bertako kaleko sorkuntzentzako laguntzaren arteko oreka, jokatzeko leku zein formatu berriak bilatzea. Geroago jakinaraziko diren zenbait berrikuntza ere ekarriko ditu.

Bivouac konpainia frantziarra arduratuko da inaugurazio ikuskizuna emateaz, ostiralean, hilak 9, 22:30ean, Andre Maria Zuriaren plazan.  “A corps perdus” formatu handiko ikuskizuna da, drama, zuzeneko musika, dantza mugimenduak eta zirku teknikak nahasten dituena benetako mundua islatzen duen unibertso fantastiko eta poetikoa sortzeko. Bivouac Frantziako zirku berriaren alorrean gorantz doan konpainia gaztea da.

Jakina denez, Eva Guerreroren “El fin de las cosas lana ere ikusi ahalko da KaldeArten, Karrikan plataformak hautatu baitu. Garazi López de Armentia eta Aritz López gasteiztarrek dantzatuko dute pieza, bi emanalditan, ekainaren 11n (igandea). Jaialdiaren aurretik entsegu irekiaz gozatu ahalko da, Baratza aretoan.

Azken batean, Gasteizko kaleak, plazak, lorategiak eta txokoak antzerkiz, musikaz, dantzaz, zirkuaz, akrobaziez, umorez eta ikusizko ustekabez beteko dira herritarrek gogoz itxaroten duten jaialdi horretan, uda hasierarekin batera eguneroko erritmoa apurtuz.

OTROS ARTICULOS

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *