Judimendik bere izaera sortzailea aldarrikatuko du Sugar Kultr Fest egitasmoarekin

‘Tipo’ de Juan Diego Ingelmo será el cartel de las Fiestas de Álava 2018
20 marzo, 2018
Sareak Josten organiza una jornada de reflexión sobre el lenguaje racista
20 marzo, 2018

Judimendik bere izaera sortzailea aldarrikatuko du Sugar Kultr Fest egitasmoarekin

30 kolektibok baino gehiagok hartuko dute parte apirilaren 15etik 22ra luzatuko den egitarauan

Judimendiko hainbat auzotar eta eragile kulturalek apirilean Sugar Fest egitasmoa jarriko dude martxan auzoaren sortzaile izaera aldarrikatzeko. Lankidetza esparruen garapenaren aldeko apustua egiten duen egitasmo kultural berria, sinergia sortuz, elkarri babesa emanez eta ezagutza elkartrukatuz. “Apirilaren 15ean hasiko gara, Nazioarteko Artearen Egunean, eta 22an bukatuko dugu” dio bozeramaile den Asier Balza grafitilariak.

Azaldu duenez, egitaraua auzoak bizi duen suspertze- unearen ondorioz osatu da. “Bultzada soziala sorkuntzara bideratu nahi dugu. Pasa den urritik garatzen goazen parte-hartze zuzenaren bidez, auzotarren berezko baliabideetan oinarritzen gara”. Asmoa ordea beste bat da. “Judimendik behar duen errehabilitazio prozesua bururaino eramateko tresna izateko jaio gara, etorkizunean nahi dugun auzoarekin amesten dugulako, auzo bizia nahai dugulako, kultura eta sormenatik, era propositiboan sortzeko jaio gara. Eta bide honetan Sugar Lab markoa izan zen aurreneko pausua eta Sugar Kultur Fest da bigarrena, nahi dugun Judimendi auzoa ikustarazteko, auzo sortzaile izateko aurreneko pausua emateko”

Balzak azaldu duenez, “kudeaketa kulturalerako eredu berri baten alde” egin dute. “Egitarauari auzo izaera eman nahi izan diogu, eraldaketak ikustarazteko asmoz batetik, eta hurbileko ekonomiak sustatzeko gai garela erakutsiz bestetik. Auzo bizia, jantzia eta kritikoa nahi dugu”, azpimarratu du. Guztira 30 kolektibok baino gehiago hartzen dute parte, hala nola, Auzo Elkarteak, Gizarte Etxeak, elizak, autogestioan oinarritutako Sumendi espazioko kideek, Eoncult elkarteak, AEK euskaltegiak, auzoko artistek, ARTgia sorgune & aretoak. “Auzo batua, ezagutza eta jakintzatik sorturiko aldaketak erdiesteko”, adierazi du.

“Auzoko sei gune zerrendatu ditugu, eta bertan eraginez, dinamizatu nahi ditugu. Sorkuntza eremu iragankorrak izateko lehen apostua egin dugu, baina jarduera ugari ezberdin garatuko ditugu. Gure egunerokoa hobetzeko, auzokideekin elkarlanean arituz, aipatu eremuetan eragin nahi dugu”. Horrexegatik, Judimendin eman beharreko prozesu askoz sakon eta zabalago baten lehen mugarria dela azaldu dute.

Sugar Kultur Fest-en parte hartu nahi duten guztiei eurekin harremanetan jartzeko eskatu diete labo@sugarfest.eus helbidearen bitartez. “Egitaraua ez dago oraindik itxita eta badakigu sarritan oso zaila dela proiektuak ikustaraztea. Horregatik parte hartu nahi dutenei gurekin harremanetan jartzera animatu nahi ditugu”, azaldu dute.