Nazioarteko ilustrazio lehen topaketa profesionala, Irudika, ospatuko da azaroaren 10ean

Irudigintzaren eta komikiaren munduan erreferentzia diren pertsona ezagunen topagunea izango da

Euskal Irudigileak elkarte profesionalak aurkeztu du Gasteizen Irudika, Euskadiko lehenengo Ilustrazio Topaketa Profesionala. Topaketa azaroaren 10ean eta 11n egingo da, eta Euskadiko irudigintzaren sektorea eta industria nazioartean ikusgai jartzeko erakusleiho aparta izango da. Euskal Irudigileak elkartearekin batera ekitaldia antolatu dute Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak eta Artium Museoak.

Erakundeek ekimenaren garrantzia nabarmendu dute, Gasteiz berriz ere erreferentzia izango den aldetik irudigintzaren munduan, Euskadiko Euskal Irudigileak elkartearen lehendakari Elisabeth Pérezek azpimarratu duen bezala.

Irudika nazioarteko azoka izateko bokazioarekin aurkeztu da lehenengo edizio honetan.  Ekitaldiaren helburua da profesionalei etengabeko prestakuntza espezializatua eskaintzea bertako zein nazioarteko hizlarien hitzaldien eta tailerren bidez.

Edizioaren, irudigintzaren eta animazioaren munduan erreferentzia diren pertsona ezagunak elkartuko dira topagunearen bi egunetan, eztabaida eta gogoeta egiteko eta lanak erakusteko.

Bi egun hauetan eztabaida eta mahai inguruetaz gain, tailerrak, hitzordu eta elkarrizketa profesionalak zein lehiaketak izango dira Irudikan.

OTROS ARTICULOS

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *