“Artea, hausnarketa eta desirak” batuko ditu Irantzu Lekuek Joan Etorrian egitasmoan

Artista gasteiztarrak Energia Olatuak saila itxiko du 10.000 botilekin osatutako instalazio artistikoarekin

Irantzu Lekue artista gasteiztarrak Donostia Kultur-Hiriburutzaren ‘Energia Olatuak’ saila itxiko du #10mila Joan Etorrian egitasmoarekin. 10.000 botilez osatutako instalazio artistikoarekin “artea, hausnarketa eta desirak” batuko ditu Lekuek Saguesen abenduaren 29an.

Donostiaren hiriburutza kulturala amaitu aurretik, “balorazioa egiteko” propio egitasmo kulturala aurkeztu du gaur goizean Lekuek. Horretarako, “Gipuzkoako herritarrek Kultur Hiriburutzarekiko dituzten esperientziak batuko ditut itzulpen artistiko bat emateko“, agertu du artista garaikideak.

Iritzi horiek batzeko prozesua abenduaren 9an hasi zen Orexan eta jada Beasain, Idiazabal, Debagoiena, Elgeta eta Bergaran izan da Joan Etorriko taldea. Herri bakoitzean ekimen artistiko bat garatuko da herritarren hausnarketak jaso eta artea kalera ateratzeko. “Klarionekin marrazki handiak sortzen ditugu lurrean artea nonahi egon daitekeela erakusteko eta, bitartean, herritarren ekarpenak jasotzen ditugu”, azaldu du Irantzu Lekuek.

 

Abenduaren 29an, menditik itsasorako bidaia eginik, botila eta barruan jasotako mezuekin instalazio artistikoa garatuko du gasteiztarrak Saguesen. “Bisuala eta Euskal Herrian inoiz egin izan den instalazio artistiko handienetarikoa” izango dela aurreratu du. Izan ere, 10.000 botilez osatua egongo da. “Denon artean eraikitako artea izango da”.

OTROS ARTICULOS

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *