Irakasle greba

Hezkuntza publikoko irakasleen manifestazioa 12:00an hasiko da Bilbo plazatik

ELA, LAB eta STEILAS sindikatuek hezkuntza publikoko irakasleen greba antolatu dute gaurko egunerako, lan baldintzen hobekuntza eskatzeko.

Sare publikoko plantilak “gutxienez 2.000 langiletan” handitzea eskatzen dute, bai eta ikasle kopurua %10 batean murriztea. Aldi berean, behin-betikotasuna %40koa dela salatu dute, %38 irakasleetan, %57 haurreskoletan, %58 heziketa berezian eta %63 sukalde eta garbiketan. Ordezkapenak lehen egunetik egitea eta bajak osotasunean ordaintzea eskatu dute baita.

Irakasleen lan-baldintzez gain, LOMCE eta Heziberri hezkuntza legeen derogazioa exigitu dute sindikatuek. “Hezkuntzaren merkantilizazioa alde batera uztea eskatzen dugu, egungo desorekak gaindituz hezkuntza garapen pertsonal eta sozial integralerako tresna izan dadin, kohesio soziala eta integrazioa bultzatuz, aniztasuna, berdintasuna eta hezkidetza oinarri”, defendatzen dute.

OTROS ARTICULOS

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *