Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa

Gaur, martxoak 1,Oihaneder euskararen etxean 19:00etan Ortuño aretoan.

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa osatuko du Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburua egitasmoaren baitan, hizkuntza aniztasuna babesteko, eta bakeari eta bizikidetzari ekarpena egiteko. Protokolo horren oinarria talde zientifiko batek marraztu du baina Europako nahiz Euskal Herriko gizarte eragileen ekarpenak izango dira muina.

Protokoloa Euskal Herriko hiriburu desberdinetan aurkeztuko da eta eragileek aipatutako ekarpenak nola egin ditzaketen azalduko da.

Xabi Payak eta Paul Bilbaok aurkeztuko dute.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *