Gasteizen egingo da hizkuntza gutxituak hitz egiten duten gazteen bigarren topaketa

70 hizkuntza ekintzaile elkarrekin harremanetan jarri nahi ditu “HIGA!” ekimenak uztailaren 16tik 19ra

Gazteria Zerbitzuaren eta Euskararen Zerbitzuaren elkarlanean martxan jarri da HIGA!, Gasteizen egingo den hizkuntza gutxituak hitz egiten duten gazteen bigarren topaketa. 70 hizkuntza ekintzaile elkarrekin harremanetan jarri nahi ditu HIGA!-k uztailaren 16tik 19ra.

Ekimena izaera bikoitza izango du. Akademikoa, alde batetik, Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako ikastaroen barruan kokatua baitago eta ludikoa, bestetik, hirian zehar ekintza desberdinak garatuko baitituzte,hitzaldiak, formakuntza, emanaldiak, dinamika parte-hartzaileak, etab.

Topaketako oinarrizko hizkuntzak euskara eta ingelera izango dira eta azken bi hizkuntza hauetara itzuliko da, nahiz eta ulergarriak izan daitezkeen hizkuntzak erabiliko diren. Horretaz gain, ekintzaile guztien arteko elkar ezagutza bermatzeko neurriak hartuko dira.

Gazteentzako esperientzia aberasgarria izan dadin eta atzerritik ekintzaileak erakarri ahal izateko, antolakuntzak matrikula, lo egiteko tokia eta bazkariak ordainduko dizkie aukeratutako gazteei. Izan ere, parte-hartzaileen arteko aniztasuna egon dadin, eskaerak jaso ondoren antolakuntzak erabakiko du zeintzuk gonbidatuko dituen ordainduta, hizkuntza-komunitate ahalik eta gehien egotea, perfil ezberdinetako jendea egotea eta izen-emate hurrenkera kontuan hartuz.

Udalaz gain, beste hainbat eragile hartzen dute parte ekimenean, hala nola, Garabide, Oihaneder Euskararen Etxea, UNESCO Etxea, MHOUK, Kontseilua eta Arabako Foru Aldundia.

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *