Herriaren Defendatzaileak Mozal Legea aplikatuz Hala Bediri jarritako isuna aztertuko du

Kazetariak maiatzaren 18an Errekaleorreko auzoko argi mozketan egindako lanagatik jaso zuen isuna

Espainiako Herriaren Defendatzaileak Hala Bediko kazetari bati ezarritako isuna aztertuko duela jakin izan du Informatzeko Askatasunaren Aldeko Plataformak (PDLI). Plataformak kexa bat aurkeztu zuen Mozal Legearen aplikazio berri honengatik.

Irratiko kazetariak isuna, 602 eurokoa, jaso zuen maiatzaren 18an Errekaleorreko auzoko argi mozketari buruz informatzeagatik. Ertzaintzaren operazioa grabatzen ari zela poliziek sakelakoa hautsi egin zioten. Berak kazetari gisa aurkeztu zuen bere burua.

Hilabete batzuk igaro ondoren heldu zen isuna eta Hala Bedik zigorra desobeditzeko erabakia hartu zuen. “Lege injustu bat den heinean, hau desobeditzeko legitimitatea daukagula uste dugu”, azaldu zuten irratitik. Aldi berean, “prozesu juridiko bat abiatzeko asmoa” agertu zuten.

Argazkia: Hala Bedi

OTROS ARTICULOS

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *