Herri eskolak eta kontzentrazioa urriaren 12rako

Gazte eta Ikasle mugimenduak ekintza desberdinak antolatu ditu “jai egun inposatuen” aurka

Gasteizko Gazte eta Ikasle mugimenduak herri eskolak antolatu ditu biharko, urriaren 12rako, “jai egun inposatuen aurka”.

Ikasle Abertzaleak Los Herran institutuan antolatu ditu hitzaldiak eta lantegiak goizeko 09:30etatik aurrera. Bestalde, Ernaik, Judimendiko Gazte Asambladak eta Ekialdeko Ikasle Mugimenduak Ekialde institutuan gosaria, ezagutza jolasak eta mahai inguruak egingo ditu.

13:00etan kontzentrazioa izango da Leizaola plazan “Herrien zapalkuntzaren aurrean, burujabetza!” lelopean, LAB, Sortu eta Ernaik antolatua.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *