Hasi da “Munduaren bira” hegoalde gizarte-etxean

Urtarrilaren 4ra arte izango da irekita Gabonetako haur-parkea

Gabonetako Haur Parkea udal instalazioetan egiten ari da berriro, abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra arte.

Egunean bi saio izango dira, 10:00etatik 14:00etara, eta 16:30etik 20:30era (abenduaren 31n, goizez bakarrik). Urtarrilaren 1ean itxita egongo da.

Umeentzako sarrera 2,5 eurokoa izango da goizean, eta 3 eurokoa arratsaldean. Laguntzaileek euro bat ordainduko dute. Salmenta erraztearren, enpresak web-orri bat eskainiko du sarrerak aldez aurretik erosi ahal izateko; abenduaren 13tik aurrera erabili ahalko da.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *