HalaBelarri berriak haize boladak suntsitutako antena konpontzeko

Konponketaren gastuak Hala Bedi proiektuko egoera ekonomikoa erabat baldintzatu dezake 33 urteren ostean

Asteburuko haize bolada bortitzek Hala Bedi Arabako irrati askearen antena suntsitu zuten, Hala Bedi Bat eta Hala Bedi Biren FMko emisioak bertan behera utziz. Emisioa berreskuratu dute behin betiko konponbide bat bilatzen duten bitartean.

Konponketa gastuei aurre egitea zaila izango dela aurreikusten dute irratitik. Izan ere, oraindik diru kantitatea zehaztu gabe izan arren, proiektuko egoera ekonomikoa erabat baldintzatu dezakeela 33 urteren ostean uste dute.

Egoerari aurre egiteko eta Hala Bedi osasun onean emititzen jarraitzeko, HalaBelarri berriak lortzeko deia zabaldu dute, irratiko finantziazio iturri nagusia indartzeko, hain zuzen.

OTROS ARTICULOS

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *