Featured Video Play Icon

Gure Esku Dagoren giza katearen Gasteizko kilometroen mapa

Ekainaren 10ko egitasmoaren abestia aurkeztu dute ere, Ane Guria eta La Basuk egina

Gure Esku Dagok ekainaren 10ko giza katearen inguruko detaileak iragartzen jarraitzen du. Azken egunetan, Gasteizko kilometroen mapa eta egitasmoaren abestia eta bideoklipa eman dituzte ezagutzera.

Erabakitzeko eskubidearen aldeko giza kateak 201,9 kilometroko bidea egingo du Donostia eta Gasteiz lotuz. Arabako hiriburan zehar zortzi kilometro igaroko dira eta antolatzaileek 5.000 lagun beharko direla aurreikusten dute.

Giza katean parte hartzeko, Aiztogile katean denda fisiko bat ireki dute edonork izena eman dezan. Egun hauetan, gainera, ordutegia zabaldu egin dute, goizez eta arratsaldez irekiz.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.