Greziako Karabanaren dokumentala eta argazki erakusketa Orbain Kultur Elkartean

Hitzaldiak izango dira baita, Mikel Zuloaga Grezian atxilotutako ekintzailearekin eta Ana Ribacobarekin

Orbain Kultur Elkarteak Greziako Karabanaren dokumentala eta argazki erakusketa aurkeztu ditu, martxoko egitarau kulturalaren barruan. Dokumentalaren emanaldia martxoak 22an izango da. Erakusketa gaur arratsaldean inauguratuko da eta hilak 29 arte egongo da ikusgai.

Eskaintza borobiltzeko, hitzaldi desberdinak izango dira baita. Dokumentalaren aurkezpen egunean “Hegoaldeko Muga Karabana 2017” izango dute hizpide eta Ana Ribacoba eta Mikel Zuloagak “Desobedientzia zibila murru eta hesien artean” gaiaz arituko dira martxoaren 23an Aldabe Gizarte Etxean.

Joan den udan, 2016ko uztailean, Arabako gizarteak ongi erantzun zion salaketarako eta aterpe bila dabiltzan pertsonenganako elkartasunerako deiari. Berrogei lagun inguru abiatu ziren Gasteiztik Greziara “Europako gotorlekuan” dagoen aire zabaleko kontzentrazio-esparru handiena ikustera, dokumentalaren eta gaur arratsaldean estreinatuko duten erakusketaren egile Juan José “Txefo”-k azaldu duenez.

“Greziarantz abiatu ginen gobernuen utzikeria, gizatasunik gabeko hitzarmenak eta giza eskubideen urraketa salatzeko.  Eta elkartasuna helarazi genien giza hondamendi honen biktimei, inoizko datu ikaragarrienak izan baitira gizakiei, ekonomiari eta ingurumenari dagokienez. Gerra da giza eskubideen urraketaren eta nazioarteko akordioak ez betetzearen arrazoia”, azaldu du.

“Greziako karabana –Mugak Zabalduz” Txefo Méndez-ek egin du Tarteka Media Koop.-ekin batera, eta bertan kontatzen da ideia bat, amets bat, ilusio bat gauzatzeko abentura: hesiz inguratutako Europa xenofobo bat eraikitzen ari diren gure gobernuen akats eta gehiegikeriak onartzen ez ditugun pertsonak garela aldarrikatzea. “Errefuxiatuen” eta “errefuxiatzaileen” egoera bertatik bertara ezagutu beharra.

Fotogramaz fotograma azaltzen du Frantzia, Italia eta Grezian barrena egindako bidaia Juan José Méndez-ek, txikitatik Txefo Mendez izenarekin ezagun denak, freelance argazkilaria eta ahulenen kausen narratzaileak. Giza eskubideen aldeko aktibista eta Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba taldeko kide. Talde horretatik sortu zen karabanaren proiektua: Espainiako estatuko eta Europako beste kolektibo batzuekin batera 5 autobus eta ia 300 lagunek zeharkatu zuten Europa, “gure salaketa Graziako hesi handiraino eramateko”. Esan zutenez, “aurten berriro abiatuko da karabana Melillako hesiraino, injustiziaren kontzertinen artean harrapatuta dauden pertsonenganako elkartasunez”.

Hegoaldeko Muga Karabana 
Izen horrekin aurkeztu da Orbain elkartean penintsula osoa zeharkatuko duen autobus-zutabeen proiektua. Hala zeharkatuko da penintsulako geografia: CIEak, armagintza eta kontzertina fabrikak, lan-esklabutza Andaluziako plastikozko itsasoan. Gero itsasartea zeharktuko da, Afrikako iparraldera iritsi eta lurralde kolonialean lur hartzeko eta ozenki oihukatzeko: “Inor ez da ilegala”, adierazi dute.

Helburua bera da: “uztaileko oporretan, hodamendi handiek atsedenik hartzen ez dutenean, egoera ikusarazi eta salatzea”. Giza eskubideen urraketa salatzea, hantxe “gure hesi handian, etxeko atarian dugun horretan, 20 kilimetro baino gehiago baitaude hesiz eta marrazez josita, migratzaileen fluxuak geldiarazi eta errefusatzeko eredu espainiar horretan”.

Egitaraua:

Asteazkena 15 – 19:00. “Welcome tu Hell” argazki-erakusketaren estreinaldia. “ErroTaBerri – World MusicSelektor” Dj-ren laguntzarekin.

Asteazkena 22 – “Grezxiako Karabana – Mugak Zabalduz” dokumentalaren emanaldia. Hitzaldia: “Hegoaldeko Muga Karabana 2017”

Osteguna 23 – 19:00. Hitzaldia/Solasaldia: “Desobedientzia zibila murru eta hesien artean”, Aldabe Gizarte Etxea. Hizlariak: Ana Ribacoba eta Mikel Zuloaga.

OTROS ARTICULOS

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *