“Gazte Arte”-ren irabazleek bere obra jende aurrean sortzen hasiko dira

Montehermoso kulturuneko Ur Biltegian egingo da abenduaren 22tik 30era

Gazte Arte”-ren irabazleek banakako sortze prozesu batean bere obra jende aurrean sortzen hasiko dira, Montehermoso kulturuneko Ur Biltegian, abenduaren 22tik 30era. Gazte Arte 14-25 urteko gazteentzako Ikus Arteren lehiaketa da. Horren bitartez gazteen Arte-sorkuntzarako gune bat sustatu nahi izan da. Gazte Arte programan hiru atal bereizten dira: proiektu garaileak izendatzea, “Jende aurreko Arte Gaztearen lantegiak” eta Taldeko erakusketa, non gazteek eginiko arte-lanak erakusten diren.

“Gazte Arte” lehiaketaren bigarren edizioak oso emaitza pozgarria izan du. Guztira, 46 gaztek hartu dute parte, eta banaka edo bikoteka, 41 proiektu aurkeztu dute. Nabarmendu behar da parte hartzaileen % 89 emakumeak direla. Adina dela eta, %61 16-19 urteko gazteak dira, eta gainerako %39  20-25 urteko gazteak.

Sarai López, Leire Rojano, Mikel Arranz, Núria Pérez-Cárcamo eta Maiela Zurutuza, aurtengo edizioaren irabazleak izan dira.  Aurkeztutako proiektuek  hainbat arte-modalitate jorratzen dituzte: grabatuak, marrazkia, eskultura, performance, ikus-entzunezko muntaketa, eta grafiak edo poesia batuz.

Bere saria hau izango da: 300€ esku-dirutan, 200€ko balea Arte Diziplinatako materialetan gastatzeko,  eta jende aurreko Arte Gaztearen lantegietan euren proiektuak  gauzatzea.

Gazte Arte Lantegiak Montehermoso kulturunean, Ur Biltegian, abenduaren 22tik 30era izango dira, goizez (11:00-14:00) eta arratsaldez (18:00-21:00). Gainera, sortze prozesu horretan eginiko lanekin taldeko erakusketa bat egingo da (Montehermoso kulturunean, 2018ko otsailean).

Sari banaketa egin eta, 2017ko  Gazte Arteren edizioaren irabazleek, jende aurrean, banakako sortze prozesu batean bere obra sortzen hasiko dira, Montehermoso kulturuneko Ur Biltegian, abenduaren 22tik 30era. Horretarako, Eloísa Montoya eta Salim Malla ikus arteen eremuan artista espezialistak direnen tutoretza eta laguntza izango dute.

Sarai López eta Leire Rojano gazteek/ Proiektua: “Monotipo Conflicto Límites Colectivo Azar Cooperación” . Sarai eta Leire talde-lanean arituko dira monotipoaren teknikaren bidez zenbait grabatu egiteko; mosaiko bat lortu nahiko dute ariketa plastiko horren bidez, komunikazioaren ondoriozko gatazkak islatzen dituena, komunikazioaren beraren mugak aztertuta

Mikel Arranz/ Proiektua: “Ustekabeko batuketak”. Publikoaren presentzia aprobetxatuko du Mikelek zenbait sinergia sortzeko, eta lengoaiatik abiatuta marrazkietan eta eskultura txikietan gauzatuko dira hilotz bikain gisa.

Núria Pérez-Cárcamo/ Proiektua: Papaver”. Bideoa, argazkia eta objektuak bilduko dituen instalazio bat planteatuko du Nuriak, eta emakumearen eta naturaren arteko antzekotasun plastiko eta kontzeptuzkoen bidez, egungo sistema ekonomikoak nola objektualizatzen eta salerosten dituen nabarmendu nahi du.

Maiela Zurutuza/ Proiektua: “komorebi”. Kaligrafiaren eta txantiloiz egindakoaren arteko lan bat gauzatuko du Maielak, euskal poesia haikuarekin lotuta, bi diziplinek jorratzen duten gai baten bidez, hots, naturak eskaintzen dituen une labur eta iragankorrak.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *