Gasteizko jaietarako Mugimendu Feministaren eraso sexisten aurkako protokoloa

Eraso bat zer den zehaztu eta nola aurre egin azaldu dute

Jai giroan ematen diren eraso sexistei aurre egiteko protokoloa aurkeztu du Mugimendu Feminista Gastezko Jaietarako. Erasoak salatzeko telefono zenbakia 688 718 701 izango da eta 24 orduak egongo da aktibatuta.

Neurri hauek jaiak modu parekide batean gozatzeko beharrezkoa dela nabarmendu dute. “Modu seguru, horizontal eta askean harremantzeko espazioak” lortzea dela helburua azaldu dute.

“Eraso sexista bat fisikoa (edo ez) den eraso bat da, genero, sexu orientazioa edota itxura fisikoari dagozkion estandar sozialak ez betetzearen ondorioz ematen dena”, azaldu dute. “Heteropatriarkatuaren zapalketa forma bat da, gure egunerokoan eta guneetan etengabe agertzen dena”.

Egoera hauei erantzuna emateko hainbat baliabide gomendatu dituzte. Lehenbizikoa, autodefentsa feminista, hau da, emakumeek eurek beraiek erasoei erantzutea, “indarkeriaren errora jo eta indarkeria sexistarekin amaitzeko”.

Jai gunean eraso sexista bat jasoz gero jarraitu beharreko pausuak honakoak dira:

Lehenbizi, erasotuari arreta eta laguntza osoa eskaintzea, lehentasun osoa bermatuz. Norbait erasotua edo molestatua izaten ari dela ikusiz gero laguntza eskainiko zaio erasotuari eta, laguntza behar duela esanez gero, jai gunearen arduradunei edo mugimendu feministaren kideei abisua emango zaie. Erasotzailea kaleratua izango da, bere kabuz ala autodefentsa feminista baliatuz, giza kate bat eginez. Momentu oro erasotuari segurtasun gunea bermatuko zaio, arreta medikua eskainiz, salaketa bat jartzen laguntzeko edo beste edozein gauzetan babesa emateko.

Azkenik, erantzun sozialaren momentua helduko da, jendarteratzearekin eta salaketa publikoarekin. Kontzentrazioa erasoaren hurrengo egunean izango da Andra Maria Zuriaren plazan eta 00:00etan erasoa salatzeko kuña eta sirena hotsa jarriko dira jai gunean.

Erasoak salatzeko telefono zenbakia 688 718 701 izango da eta 24 orduak egongo da aktibatuta.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Conoce cómo se procesan los datos de tus comentarios.