Gasteizko jaietan jazotako eraso homofoboa salatu dute

Transbollomarika sareak irailaren 13an elkarretaratzea antolatu du 20:00etan Andra Mari Zuriaren plazan

Transbollomarika sareak Gasteizko jaietan gertatutako eraso homofobo baten berri izan duela salatu du. Sareak udan zehar lau erasoren berri izan dituela adierazi du eta elkarretaratzea antolatu du irailaren 13rako, asteazkena, Andra Mari Zuriaren enparantzan gertakariak salatzeko.

Jaietan jazotako erasoa erdiguneko kale batean izan zela azaldu dute. Erasotua izan zen gazteak hainbat kolpe jaso zituen eta, ondorioz, aurpegia nabarmen markatua utzi zioten.

Kasu honekin lau dira Sareak erregistratutako erasoak udan zehar. Horietatik, hiru kasutan salaketa aurkeztu da polizian eta gutxienez horietako batean Ertzaintzak edo Udaltzaingoak identifikatuak izan dira.

“Honez gain, Sareak LGTBI kolektiboko hainbat lagunek etengabeki pairatzen dituzten irainen berri ere badu, azken erasoa izan den eremu berean gertatzen diren irainak”, azaldu dute. Eremu horiek eraikin instituzionaletatik gertu dagoela adierazi dute eta erakunde publikoen implikazioa eskatu dute Saretik. “Erakunde inplikatu orori eraso homolesbotransfoboak ekiditeko lan egin dezaten eskatzen eta exijitzen diegu. Indarrean dauden protokoloak aktiba ditzaten, hauek hobetuz, Gasteiz askatasunez eta errespetuz bizi ahal izateko hiria izan dadin”, gehitu dute.

Azken erasoen aurrean elkarretaratzea antolatu dute irailaren 13rako Andra Mari Zuriaren enparantzan, arratsaldeko 20:00etan.

Erasoak salatzeko telefonoa

Aldi berean, eraso homofobo, lesbofobo edo transfobo desberdinak salatzeko telefono zenbakia gogoratu dute (633 309 563) eta salaketak jartzearen garrantzia gogorarazi dute. “Komisaldegian edo epaitegian salaketa jartzeak ezinbesteko garrantzia du eta horretarako Sare honek bere ateak zabalik ditu, laguntza edo aholkularitza emanez behar duen edonorentzat”, adierazi dute.

OTROS ARTICULOS

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *