Gasteizek Nakba gogoratuko du dokumental eta kontzentrazio batekin

Impulsan la creación de una aplicación para recargar la tarjeta BAT desde el móvil
14 mayo, 2018
Gure Esku Dagok Gasteizko spota aurkeztu du
14 mayo, 2018

Gasteizek Nakba gogoratuko du dokumental eta kontzentrazio batekin

Maiatzaren 15a Israelgo estatuaren ezarpenaren 70. urteurrena izango da

Maiatzaren 15ean 70 urte beteko dira Israelgo estatua ezarri zenetik. Palestinarrek “Al Nakba“, hondamendia, esaten diote egun hari. Izan ere, 700.000 pertsonek ihes egin behar izan zuten estatu sionistaren ezarpenaren ondorioz. Gasteizek egun hori gogoratuko du dokumental baten emanaldiarekin eta palestinarrekiko elkartasun kontzentrazio batekin.

Horrela, maiatzaen 14an “Roadmap to Apartheid” dokumentala jarriko dute Martxoak 3ko elkarteko Memoria Gunean (Fermin Lasuen, 5) 19:00etan.

Maiatzaren 15an, 19:00etan elkartasun kontzentrazioa egingo dute Andra Mari Zuriaren plazan.