Ostiralean hasiko da Euskaraldia

La Policía Municipal pone en marcha una campaña especial de control de bicicletas
19 noviembre, 2018
La sala Beñat Etxepare cumple 25 años
20 noviembre, 2018

Ostiralean hasiko da Euskaraldia

Ekimenak euskaltzaleak aktibatu nahi ditu 11 egunez euskaraz aritu daitezen

Gasteizek “Euskaraldia: 11 egun euskaraz” ekimenarekin bat egingo du. Ekimenak euskaltzaleak aktibatu nahi ditu beren egunerokoan euskaraz bizitzeko urratsak eman ditzaten. 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra.

Hamaika egun horietan, 16 urtetik gorako herritarrak euskaraz aritzea da helburua. Parte hartzeko izen-ematea zabalduko da, eta identifikaziorako txapa baliatuko dute guztiek, bi profil desberdinekin:

  • Ahobiziak, ulertzen duten guztiei euskaraz hitz egiten dieten lagunak dira. Baita ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egiten dietenak ere.
  • Belarriprestak, berriz, gutxienez euskaraz ulertzen duten kideak dira, gainontzekoei euskaraz aritzeko gonbidapena luzatzen dietenak.

Ekimen hau Gasteizko Euskaraldia Talde Eragileak antolatu du. Bertan,  Gasteizko euskalgintzako hainbat eragile, Gasteizko Udala eta beste entitate batzuk parte hartzen dute.