Gasteizek badu hamaikakoa Euskaraldirako

Karmele Jaiok, Paul Urkijok, La Pulgak eta Martin Agirregabiriak parte hartuko dute ekimenean, besteak beste

Euskaraldia: 11 egun euskaraz” ekimenak badu Gasteizko hamaikakoa. Edurne Parro (Aenkomer-eko zuzendaria), Martin Agirregabiria (Alaves taldeko jokalaria), Karmele Jaio (idazlea), Marina Sagastizabal (Mugimendu feministako kidea), Paul Urkijo (zinemagilea), Askoa Etxebarrieta “La Pulga” (artista), Gorka Ortiz de Urbina (Zeledon), Iñaki Garmendia (EGA Master zuzendaria), Itziar Azpeitia (kazetaria), Carlos Villalba (erretiratua) eta Natasha Rueda (Goian elkarteko kidea) ekimenera batu eta enbaxadore izango dira.

Modu pertsonalean eta borondatez, Euskaraldian parte hartzea erabaki dute, Belarriprest eta Ahobizi rolen bitartez. Hala, egistasmoaren Gasteizko enbaxadore izango dira, eta herritarren izen ematea aktibatzeko lehen deia egin dute.

Euskaraldia azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean Euskal Herri osoan egingo den ekimena da, eta hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa soziala izango da. Horretarako, hamaika egunez, bi rol izango dira aukeran: Ahobizi (ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet) eta Belarriprest (egidazu euskaraz, nik ulertzen dut. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut). Ekimenean izena emateko epea irailarean 20an zabalduko da, eta 16 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.

Bitartean, auzoz auzoz eta hainbat enpresa eta entitatetan batzordeak eratzen ari dira, herriko eragile eta euskaltzaleekin batera, ekimenaren inguruko informazioa zabaltzeko eta inguruan Ahobizi eta Belarriprest berriak aktibatzeko. Antolatzaileek batzorde hauetan parte hartzeko gonbita luzatu diete herritar guztiei.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.