Gasteiz alternatiboa ezagutzera emango du “Aska Tour” ibilbide gidatuak

Giza kate bat erabakitzeko eskubidearen alde
5 junio, 2018
Nueva campaña foral para que los restaurantes sirvan agua del grifo
6 junio, 2018

Gasteiz alternatiboa ezagutzera emango du “Aska Tour” ibilbide gidatuak

Hiriko zortzi gune ezberdin bisitatuko ditu ibilbideak hiriaren historia eta erronkak ezagutzeko

Martxoaren 3a, euskara, okupazioa, eszena kulturala… Gasteizko zortzi gune ezberdin bisitatuko ditu aurkeztu berri den Aska Tour ibilbideak, Gasteiz alternatiboa erakutsiko duena.

Hiriko gune alternatibo eta enblematikoetatik ibilbidea, hiriaren historia, honen erronkak eta hauek denboran zehar nola mantendu diren ezagutzeko aukera egongo da.

1976tik gaur egun arteko bidea egingo du bisitak. Martxoaren 3ko borrokatik, Gaztetxeraino, Auzolana Pilotalekutik Oihanederreraino, Santo Domingo kaletik Zapatari kaleraino, Hala Bediren 35 urteetatik, emakumeek gure hirian aurrera eraman duten borrokaraino.

Bisitatuko diren guneak eta esparruak Martxoak 3, Hala Bedi, Santo Domingo, Zapatari kalea, Emakumeen murala, Auzolana, Oihaneder eta Gaztetxea izango dira.

Izen ematea

Tourrean parte hartzeko halabedi.eus/askatour webgunean apuntatu daiteke. Behin izena emanda, ibilbidea egin nahi duenarekin jarriko dira harremanetan antolatzaileak, hitzordua hizartzeko.