Kontzentrazio musikatu eta antzeztua franckingaren aurka

Fracking Ez plataformak 21:30etan Eusko Legebiltzarretik abiatuko den kontzentrazio antzeztu eta musikatura batzeko deia zabaldu du, “frackingaren aurkako legea bertan behera utzi izanaren aurrean tamainako erantzuna emateko”.

“Fracking Ez hasieratik esan du Eusko Legebiltzarrean onartu zen legea herri baten nahia islatzen zuela, gure lurretan frackinga inoiz egon ez dadin. Horren ondorioa da Herri Ekimen Legegileak jaso zuen babes zabala, 100.000 sinadura baino gehiagorekin. Modu honetan Epaitegi Konstituzionalak hartutako erabakia, Espainako Gobernuak hala eskatuta, herri borondatearen aurka doa. Horrelako eraso batek tamainako erantzun bat behar du, herrikoia, kaletik burututako eta alaia”, azaldu du plataformak prentsa ohar baten bidez.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *