Cargando Eventos

« All Eventos

  • Este evento ha pasado.

“Gasteiz DA! Ahotsenea 10 urte” argazki erakusketaren inaugurazioa

noviembre 3 / 20:30 - 22:30

2017ko abenduan 10 urte beteko dira Ahotsenea sortu zenetik. Ahotsenea Durangoko Azokaren baitako sortzaileen gunea da; idazleek eta musikariek sortua, baina irakurleek eta entzuleek ere badute bere tokia. 10 urte hauetan ehunka sortzailek izan dute aukera bere lana aurkezteko Azokan. Joan den urtean esaterako, 70 diska aurkeztu ziren zuzenean eta 45 liburu eta diska solasaldi, emanaldi edo performanceen bidez.

10. urteurrena ospatzeko, Ahotseneak argazki-erakusketa bat osatu du urte hauetan Txelu AngoitiaSaioa Gauilunaketa Joseba Barrenetxea argazkilariek ateratako 25 argazkirekin. Argazkiekin batera, hainbat musikari, idazle, editore eta kazetariren gogoeta bana ere badago. Erakusketa urritik abendura bitartean herriz herri ibiliko da.

Gasteizen azaroaren 3tik 19ra bitartean ikusteko aukera izango dugu Oihaneder Euskararen Etxeko Jovellanos aretoan.

Gasteizez gain honako tokietan ere egongo da ikusgai: Tafalla (Tafallako Kulturgunea), Bilbo (BIBA eta Adaxka), Azpeitia(San Agustin) eta Durango (Azoka).

Erakusketaren inaugurazioanazaroaren 3an 20:30ean, Karmele Jaioren poemak eta Keu Agirretxea eta Jon Gurrutxugaren musika izango dira protagonista.

Detalles

Fecha:
noviembre 3
Hora:
20:30 - 22:30

Organizador

Oihaneder Euskararen Etxea

Lugar

Oihaneder Euskararen Etxea