“Euskara Jendea” dokumentalaren lehenengo emanaldia

Gaur 19:00etan Oihaneder euskararen etxean, “Euskara Jendea” dokumentalaren lehenengo emanaldia egongo da, “Historaren atarian”. Sei kapituluz osatutako dokumentala da “Euskara Jendea”, Juan Carlos Etxegoien “Xamar” idazlearen liburuan oinarrituta, eta euskararen eta euskal hiztunen historia aurkeztea du helburu. Emanaldiaz gain, eztabaida denbora bat ere egongo da.

Gainontzeko kapituluak datozen hilabeteetako azken astearteetan aurkeztuko dira.