Featured Video Play Icon

“Erromako inperioa” & Joakin Gorrotxategi

Euskara Jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza  dokumental-forumean  hilean behin dokumental-sortaren saio bat eskaini eta gonbidatu desberdinekin solasaldia egiten da.

Gaurkoan  “Erromako inperioa” proiektatuko da eta Joakin Gorrotxategi  izango dugu gonbidatu.

Erromako inperioa: Erromako Inperioak Europako herri eta kultura guztiak suntsitu edota aldatu zituen. Euskal Herri osora zabaldu zen baina ez zuen l
atinizatu (salbu Akitania, Nafarroako Erribera…). Euskarak latinaren eragin handia jasan zuen eta zerbait aldatu zen (hiztegia, egitura zenbait…), bai eta kultura ere (ideia berriak, teknikak…), baina, aurreko aroetan bezala, komunitateak iraun egin zuen, eutsi egin zion identitatea atxikiz. Inperioan, bestalde, euskararen lehen lekukotasunak ageri ziren, latinezko epigrafian beti ere, gehien-gehienak Akitaniako harrietan eta aldareetan azaldu direlarik.

Joakin Gorrotxategi (Eibar, 1953) Filologia Klasikoan doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzalaritza Indoeuroparreko katedraduna da. EHUren Antzinaroko Zientzien Institutuko burua era bada eta Euskaltzain urgazle izendatua izan zen 2006ko maiatzaren 26an.

OTROS ARTICULOS

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *