Errekaleorren jazotako eraso sexistak salatu zituzten 17 emakumeak auziperatu dituzte

Elkarretaratzea antolatu dute ostiralean 10:30etan epaitegien aurrean

Duela hilabete batzuk Errekaleorren jazotako eraso sexistak salatu zituzten 17 emakumeak salatu ditu erasotzaileak. Ostiralean deklaratu behar dute eta elkarretaratzea antolatu dute Gasteizko epaitegien aurrean.

Arabako talde feminista desberdinek Errekaleorreko auzoan eraso sexista bat egon zela salatu zuten duela hilabate batzuk.

Kasu bakarra ez zela jakin zutenean, emakume talde bat erasotzailearen etxe parean kazerolada bat antolatu zuen eta gizonak indar polizialak deitu zituen. Orain, gizonak emakumeak salatu ditu eta ostiralean joan behar dira epaitegietara.

 

Emakumeek agertu dutenez, nahiz eta gizona auzotik kanporatua izan erasoak ez dira eten, modu desberdinean emanez. “Sare sozialen eta telefono deien bidezko etengabeko hurbilketak izan dira; irainak, mehatxuak …”, azaldu dute.

Ostiralean, uztailaren 21ean, elkarretaratzea antolatu dute epaitegien aurrean 10:30etan eta Herri Mugimenduari  parte hartzeko deia luzatu diote. “Ez da kasu isolatu bat eta erantzun kolektiboaren beharra du eraso honek”, esan dute.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Conoce cómo se procesan los datos de tus comentarios.