Featured Video Play Icon

Errekaleorrek jasandako erasoa salatu eta proiektuaren jarraipena berretsi du

Egun hauetan jasotako babesa eskertu dute ere eta ekainaren 3an manifestazio internazionalerako deialdia zabaldu dute

Errekaleorreko auzokideek aurreko astean jasandako erasoa, auzoa argindarrik gabe utzi zuenak, eta Urtaran alkatearen adierazpenak salatu dituzte.

“Pozik gaude, beste behin ere, argi geratu delako Errekaleor Bizirik ez dela bakarrik bertan bizi garenon proiektua, baizik eta herriaren isla dela”, nabarmendu dute. Aldi berean, Urtaranek egindako adierazpen “faltsuak” salatu dituzte (auzokideek “elkarrizketarako borondaterik” ez dutela eta argi mozketa “segurtasun” irizpideei jarraituz izan zela), euren elkarrizketarako nahia berretsiz eta argi faltak eragin dituen arriskuak azalduz, hala nola, “auzo guztia puntu beltza” bilakatzea argiztapen publikorik ez egoteagatik.

Zailtasunen aurrean komunitatea eta aurrera jarraitzeko determinazioa indarberritu direla adierazi dute. “Eraso guzti hauen gainetik, Errekaleortarrok indarberrituta ekin diogu lanari: pertsona ahulenen ongizatea eta auzoaren segurtasuna bermatu ditugu, komunitatearen zaintza guztiaren gainetik jarriz eta gure arteko loturak estutuz”, azaldu dute.

Babes eta indar hori guztia ekainaren 3an izango den manifestazio internazionalean erakusteko deialdia zabaldu dute ere. “Errekaleor, bere sorburuan herriarena delako, guztion aldarriez betetzea espero dugu; elkartasuna ardatz, guk hezurdura jarri eta zuek giharra emango diguzue”, plazaratu dute.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.