Herri adierazpena Errekaleor Bizirik-en alde Ensanche XXIren bileraren aurrean

Gasteiztarrek zergatik nahi duten Errekaleor bizirik adieraztera gonbidatu dituzte auzokideek

Ensanche XXIk ez ohiko bilera gauzatuko du irailaren 13an, asteazkena, Errekaleor auzoko eraiste planak azkartzeko. Honen aurrean, auzotarrek Andra Maria Zuriaren plazan herri adierazpena antolatu dute arratsaldeko 18:00etan gasteiztarrek Errekaleor bizirik zergatik nahi duten adieraz dezaten.

Ensanche XXIren bileran auzo gasteiztarra eraisketa proiektua aurkeztu beharko duen enpresa esleituko dute. BIM Survey jasoko du enkargua 35.000€ baino gutxiagogatik eta hilabete baten buruan aurkeztu beharko du proiektua. Horrez gain, bileran bertan auzotarrak identifikatzeko eta euren aurkako salaketak jartzeko erabakia har daiteke.

Horren guztiaren aurrean, Errekaleor Bizirik-ek gasteiztarren iritzia jaso nahi du eta herri adierazpena antolatu du arratsaldeko 18:00etan, bilera ospatuko den ordu berean. Andra Mari Zuriaren plazan izango da eta autogestio proiektuaren aldeko adierazpenak biltzea du helburu.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *