Elkarretaratzea Gasteizen eman diren eraso faxistak salatzeko

Hala Bedi eta Alternatibaren egoitzetan pintadak agertu ziren aurreko astean

Hala Bedi irratiak, Alternatibak eta beste hainbat kolektibok azkenaldian jasaten ari diren eraso faxistak salatzeko elkarretaratzea antolatu zuen abenduaren 19an Sare Antifaxistak irratiaren lokalaren aurrean (Bruno Monreal 16).

“Euskal Herria faxismo eta arrazakeriaren aurka. Faxismoa, arrazakeria eta xenofobiaren kontra!” lemapean hainbat lagun bildu ziren Hala Bediren egoitzaren aurrean.

Irrati arabarrean “Lainez presente” eta “Falange” zioten pintadak agertu ziren abenduaren 16an. Eraso berri horren harira, horrelakorik gertatzen zen lehenengo aldia ez zela salatu zuten irratitik. Gainera, sare sozialetan, ‘Falange Vasconavarra’ kontutik, azkenaldian erasoak etengabekoak izan direla eman zuten aditzera.

Alternatibaren Gasteizko egoitzan ere mezu berdina zuten pintadak eta kristalak apurtuak agertu ziren, Falange espainiarraren propagandadun pegatinekin. Oskar Matutek salatu zuen erasoa eta “Falange Vasconavarra deritzonaren sare sozialetatik bisita egingo zigutelaren mehatxua” eman ostean gertatu izana kasualitatea ez dela uste dutela azaldu zuen.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *