Emakumeen nazioarteko eguna

Gaur, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Udalbatzako talde politikoetako ordezkariek erakunde adierazpen adostu bat irakurriko dute 10:30etan. Arratsaldean, Mugimendu Feministak manifestazioa antolatu du 20:00etan San Anton plazan.

Horrez gain, bai Udalak zein Mugimendu Feministak ekintza anitzak antolatu dituzte hilabete osoan zehar emakume eta gizonen arteko berdintasuna aldarrikatzeko. “Emakumeok jabe izan arte!” lemapean, Gasteizko Udalak kontzertuak, mahai inguruak eta hitzaldiak antolatu ditu. Euskal Herriko Mugimendu Feministak “Feministok prest! 11 eraso, 12 erantzun” lema aukeratu du eta Gasteizen laburmetraien proiekzioak, jardunaldiak eta tailerrak antolatu dituzte.

4e8365d8e3c33e1799d552e8d69a01f5martxoak8-2016-hiriburuak-manifestazioak-kartelajpg

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *