Emakume baskoniazaleen talde berria sortu dute

Indar Girls Indar Baskonia hintxa taldetik sortzen da “borroka feminista kirolaren esparrura” eramateko

“Harmailetako emakumeak batzeko eta gure artean babesteko” sortu da Indar Girls emakume talde berria, Indar Baskonia hintxa taldetik. Borroka feminista Zurbanora eta “kirol esparru” desberdinetara eramatea dute helburu.

“Borroka feminista kirolaren esparru sozialean ere eman behar dela argi daukagu, harmailak kontzientzia sortu eta gizartea astindu dezan. Gauzak horrela, ez dugu inolako jarrera edo eraso sexistarik onartuko ez harmailetan ezta inguratzen gaituzten beste giroetan ere”, agertu dute.

 

 

 

OTROS ARTICULOS

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *