Ekonomia solidarioak Landatxon erakutsiko du bere eskaintza larunbatean

Dibertikaleren XVII. edizioak haur eta familientzako animazioa eramango du kale eta plazetara
21 junio, 2018
Orientazio sexuala eta genero identitatea dela-eta sortutako gorroto delituen inguruko erakusketa
22 junio, 2018

Ekonomia solidarioak Landatxon erakutsiko du bere eskaintza larunbatean

40 enpresa desberdinek osatuko dute Ekonomia Solidarioaren VI. Azoka ekainaren 23an

Landatxoko kiroldegiak hartuko du datorren larunbatean, ekainaren 23an, Ekonomia Solidarioaren VI. Azoka, sektore horren errealitatea herritarrenganna hurbiltzeko ekimena, Euskadiko Ekonomia Alternatibo eta Solidarioen Sareak (REAS Euskadi) sustatua, Gasteizko Udalaren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin. Bertan bilduko dira eremu hauetan diharduten sektoreko 40 enpresa: finantza etikoak, kontsumo arduratsua, teknologia, I+G komunitarioa, Esku-hartze soziala, Garapenerako lankidetza eta zerbitzu publikoak.

Ekonomia solidarioko produktuak zuzenean erosteko eta zerbitzuak erakutsi eta azaltzeko postuez gain, bisitariek hiru solasaldi kooperatibo eta jarduera paralelo ugari izango dituzte, bai eta kale-animazioa, txikigune bat eta trivial feminista bat ere. Landatxoko kiroldegian paratutako barrutia 11:00etan irekiko da.

Hiru solasaldi kooperatibo egingo dira. 13:00etan, “Autogestioa eta kooperatibismoa” gaia jorratuko da, 17:00etan “Ekonomia solidarioa nekazaritza munduan”, eta 18:00etan etxebizitza kolaboratiboen inguruan arituko dira. Beste informazio-jarduera batzuk enpresa kooperatiboen sorrerari eta diru etikoaren erabilerari buruzko lantegiak izango dira. Txosna batean bertoko produktu ekologikoak dastatu ahalko dira.