Egungo eredu energetikoaz hausnartzeko jardunaldiak antolatu ditu Berriztuk

Azaroaren 29tik abenduaren 2ra energiaren inguruko gai desberdinak jorratuko dituzte

Berriztu! plataforma ekogolista aurrera darrai egungo eredu energetikoaren inguruko eztabaida soziala piztu eta alternatibak mahaiganeratzeko bidean. Eusko Jaurlaritzak Araban zulatu nahi duen Armentia-2 gas putzuaren zulaketaren proiektua gelditzea lortu ostean, jardunaldi batzuk antolatu dituzte “Eredu energetikoa. Nora goaz? Trantsizio energetiko baten premia” lelopean.

“Eredu energetikoaz gain, trantsizio energetiko baten beharra eta honi loturiko zailtasunak” ikuspegi desberdinetatik aztertzea du helburu plataformak azaroaren 29tik abenduaren 2ra arte luzatuko diren mahai inguru eta ekimen desberdinekin.

Instituzioek jokatu dezaketen paperaz mintzatuko dira lehenengo egunean Aldabe gizarte etxean. Horretako, udal ezberdinetan izandako esperientziak ekarriko dituzte Alba del Campok (Cadiz), Javier Zardoyak (Iruña eta Gasteiz) edo Consuelo Auzmendik (Asparrena), besteak beste.

Azaroaren 30ean, osteguna, Marga Mediavilla etengabeko hazkundearen mitoaz mintzatuko da EHU-ko Letretako Fakultatean eta ondoren sindikatu zein ikasle mugimenduarekin batera mahai-inguru bat burutuko da.

Abenduaren 1ean, ostirala, ekofeminismoak hartuko du protagonismoa Errekaleorren, Yayo Herreroren eskutik. Afari eta antzerki batekin amaituko da gaubela auzo okupatuan.

Azkenik, abenduaren 2a, larunbata, autogestio energetikoaren eguna izango da, Errekaleorren ere bai. Auzoko instalazio berriztagarriei bisita eginez hasiko da eguna, Tosu, Lakabe eta Errekaleor bezalako proiektuen autogestio energetikoari buruzko eztabaidarekin jarraitzeko. Catalunyako esperientzien inguruan mintzatuko dira baita, herrialde baten autogestio energetikoa irudikatzera bidean. Sustrai Erakuntza autokontsumoaren inguruko oinarri legalaz mintzatu eta zalantzak argituko ditu goizean zehar. Jardunaldiak larunbat gauez bukatuko dira Errekaleorreko Gaztetxean, Sombra Alor eta Gorka Suaia artistekin batera izango den jaialdian.

OTROS ARTICULOS

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *