Dokumentazioa eskatu diote Gasteizko Udalari ustelkeriaren aurkako operazioan

ALEAren berria

Espainiako Poliziak ustelkeriaren aurkako makrooperazioa abiatu zuen uztailaren 3an Madril, Bartzelona, Asturias eta Gaztela Leongo hogei bat udaletan; halaber 60 atxilotu inguru eta beste hamaika miaketa izatea aurreikusten zuten. Trafikoaren kudeaketari lotutako kontratu publikoak manipulatu izana leporatzen diete udal horiei, eta Sacyr enpresari mesede egiteko ustez kontratuak moldatzea. PP, PSOE eta Ciudadanos buru dituzten udalak daude tartean.

Makrooperazio horren barnean, Gasteizko Udalari hainbat dokumentazio aurkezteko eskatu dio Espainiako Poliziak. Udaletik “eskatutako informazio guztia” Polizia Judizialaren esku jarri zuela eman zuen ezagutzera. “Udal gobernuak justiziari laguntzeko erabateko borondatea adierazi du, eta behar den gardentasunez jokatuko duela, baita ikerketa eraginkortasunez gara dadin behar den diskrezioaz ere, jarduerak isilpekoak baitira”, gehitu zuten.

Delinkuentzia Ekonomiko eta Fiskalerako Unitatea (UDEF) eta Ustelkeriaren kontrako Fiskaltza ari dira aurrera eramaten operazioa, eta hainbat delitu egin ote diren aztertzen ari dira: Eroskeria, influentzia trafikoa, prebarikazioa, funtzionarioei debekatutako negoziazioak egitea, sekretu ofizialak jakinaraztea, diru publikoa bidegabe erabiltzea, ogasunaren aurkako delitua, kapitalak zuritzea eta talde kriminaleko kide izatea.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.