Dibertikaleren XVII. edizioak haur eta familientzako animazioa eramango du kale eta plazetara

Uztailaren 2tik 18ra arte 13 ikuskizunez gozatu ahalko dute haurrek eta familiek, horietako 5 euskaraz

Uztailaren 2tik 18ra arte, haurrek eta familiek kale animazioko 13 ikuskizunez gozatu ahalko dute Dibertikaleren XVII. edizioaren barruan, gizarte etxeen inguruko kale eta plazetan.

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok aurkeztu du programa prentsaurrekoan. Haren hitzetan, helburua da “haurrek eta, oro har, familiek kale-animazioko askotariko ikuskizunez gozatzea, eta bide batez entretenimendu, dibertsio eta partaidetza giroa sortzea uda garaia aprobetxatuz”.

Saio guztiak 19:30ean hasiko dira egitarauko ikuskizun desberdinak. Kale-animazioko 13 ikuskizun izango dira guztira, tartean antzerkia, musika, zirkua, malabarismoa, magia, umorea, clown, akrobaziak eta dantza bertikala uztartuko direlarik. Ikusikizunetako 5 euskaraz izango dira, zazpik ez dute hitzik izango, eta azkena ingelesez izango da, nahiz eta  batez ere keinuen bidezkoa den.

“Iaz 3.600 pertsona inguru hurbildu ziren ikuskizunetara, nahiz eta bat bertan behera utzi behar izan genuen, euriagatik. Gorantz goaz, eta edizio honetan publiko fidelaren itxaropenak betetzea espero dugu”, amaitu du Cantok.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.