Dibertikalek haur eta familientzako animazioa eramango du kale eta plazetara

Uztailaren 3tik 18ra arte 12 ikuskizun eskainiko ditu gizarte etxeen inguruko plaza zein kaleetan

Uztailaren 3tik 18ra arte, haurrek eta familiek kale animazioko 12 ikuskizunez gozatu ahalko dute Dibertikaleren XVI. edizioaren barruan, gizarte etxeen inguruko kale eta plazetan.

Saio guztiak 19:30ean hasiko dira. Kalea girotzeko 12 ikuskizun eskainiko dira: zirkua, malabareak, umorea, pailazoak, akrobaziak eta dantza bertikala. Horietako bi gaztelaniaz izango dira, bat euskaraz, bat euskaraz eta ingelesez, eta zortzi hitzik gabeak.

Konpainietako bat Gasteizkoa da, beste sei Euskadiko beste leku batzuetakoak, eta gainerako bostak Burgos (2), Bartzelona, Santander eta Sevillatik etorriko dira.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.